XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bi idazkiotan azpimarratu egiten zen Nafarroako Gobernuak azken urteotan egin duen ahalegin ekonomikoa Foru Komunitateko zenbait bidaiarientzako geltokitako hobekuntza lanei eta trenbide-pasabide kentzeko lanei laguntza emanez, bi Erakundeek izenpetu zuten Hitzarmen baten arabera, 90-94 epean 433.633.990 pezetako inbertsioa jo duena, ahalegin honek ez duela atarramentu onik edukiko berarekin batera zerbitzuak gutxiagotzen badira adieraziz.

2. Pasa den irailaren 8an bilera bat egin zen UGT eta CCOO sindikatuen ordezkariekin, komunikazio honi eusteko egin zitezkeen ekintzak aztertzeko, eta bertan, mahai gainean zeuden datuak aztertu ondoren, enpresaren zuzendaritzaren aurrean indar handiegirik ezin egin daitekeelako ondoriora iritsi zen, enpresak bere alde dioelarik, gainera, lehen Madrila egunez zihoan tren bakarra zegoela eta orain, aldiz, bi tren direla ibilbidea egiten dutenak.

3. Egindako galderari erantzun zehatza emateko adierazi behar da RENFEK ez duela inoiz konpromezurik bere gain hartu gaueko trena mantentzeko, eta Zerbitzua emateari eutsi bazion 1993 urtean zehar Departamentu honek egin zituen kudeaketa anitzen ondorioz baizik ez ziola eutsi.

Gogorarazi behar da, gainera, Europako Jarraibide bat badagoela, ibilbide luzeko trenbideei dirulaguntzak ematea ezinezkoa dela esaten duena.

Iruñean, 1994ko irailaren 29a

Herrilan, Garraio eta Komunikazio Kontseilaria: José Ignacio López Borderías